
Ikastaro honi eta Abella Legalek enpresei eta erakundeei eskaintzen dizkien beste batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, adierazi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nori zuzenduta?
- Erakundeetako teknikariak eta politikariak.
- Erakundeetako berdintasuneko langileak.
Helburuak
Prestakuntzaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken aldaketaren berritasunak aurkeztea (2022).
- Politikari eta teknikariei beren administrazio-jarduerari dagokionez legean egindako aldaketak integratzeko gaitasunak ematea (Gobernu Ona).
- Emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko ardatzean egindako aldaketaren irismena aztertzea.
Edukiak
- Zioen azalpena: emakumeen eta gizonen berdintasunerako arau-esparruaren laburpena eta indarrean dauden politika-tresnak.
- Kontzeptu eta printzipio gidarien azterketa: intersekzionalitatea, ordezkaritza orekatua, emakumeen ahalduntzea eta gardentasuna eta kontuak ematea.
- Toki-, foru- eta EAEko erakundeen eskumenak emakumeen eta gizonen berdintasunerako. Legeak erakunde autonomoentzat eta administrazioari atxikitako edo lotutako gainerako ente publikoentzat dituen inplikazioak.
- Berrikuntzak administrazio-jardueran berdintasun-ikuspegia txertatzeari eta sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari heltzeari dagokienez.
- Emakumeen aurkako indarkeria matxista.
Gehiago jakiteko
Talde, erakunde edo instituzio bakoitzak bere egitura eta beharrak ditu. Jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez, eta hobekien egokitzen den ikastaroa egingo dugu.
Error: Formulario de contacto no encontrado.
Protección de datos
- Responsable: ABELLA LEGAL, S.L. +info
- Finalidad: responder y gestionar tu inscripción en este curso. +info
- Derechos: derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos,
así como otros derechos, como se explica en la
información adicional. +info - Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos aquí