Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aldaketen irismena ezagutu nahi duzu?
Ba al dakizu nola txertatu berdintasuna zure sektorean eta nola eraldatu zure politiken hartzaile diren pertsonen bizitza? Berdintasunari buruzko araudia betetzen duzula ziurtatu nahi duzu?
Web orrialde honetan eskaintzen ditugun zerbitzu batzuen deskribapena eta gure ekimen aitzindarietako batzuk aurkituko dituzu.
Hitz egin dezagun.
Araudiaren elaborazioan eta azterketan adituak gara
Euskal erakunde publikoek berdintasuna sustatzeko duten estrategien artean, araudi propioa lantzea dago. Hauek berdintasunaren arlokoak espezifikoki izan daitezke edo beste arlo batzuetan txertatu daitezke.
Zer eskaintzen dugu?
-
Berdintasunaren edo-eta indarkeriaren arloko araudi espezifikoa onartzea eta garatzea.
-
Sektore desberdinen araudian emakumeen eta gizonen berdintasunerako eskubidea barneratzea.
-
Berdintasuna sustatzeko arau-esparrua aztertzea eta interpretatzea.
Azken proiektu nabarienak
-
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Araua egiten laguntzea. (Araba).
-
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Araua idaztea. (Gipuzkoa).
-
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ekainaren 20ko 4/2018 Foru Araua idaztea. (Bizkaia).
-
Euskadin udal-ordenantzak egiteko prozesua, Emakundek eta Eudelek sustatua.
-
EAEko hainbat udalerritan berdintasunaren alorreko udal-ordenantzak edota ordenantza mankomunatuak egiten laguntzea.
-
Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria aldatu eta eguneratzeari buruzko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen berrikuspena.
-
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako arau-esparrua – Emakunde.
-
Txosten juridikoa, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko foru-araudiaren bilakaerari eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea onartu ondoren emandako gizarte-, lege- eta polizia-zerbitzuen aldaketei buruzkoa.
-
Kirolean indarkeria desagerrarazteko zenbait tresna arauemaile hobetzea.
-
Txosten juridikoa, Ertzaintzan sexu-delitugileen erregistroa sortzeari buruzkoa. Sexu-delitugileen erregistroak sortzeko Europako esperientziak aztertzea.
Berdintasunerako tresnak
Gero eta administrazio autonomiko, foral eta lokal gehiagok dituzte langile kualifikatuak eta berdintasunerako tresnak, aztertzen duten errealitatea hobeto interpretatzeko eta berdintasuna lortzeko tresna zorrotzagoak diseinatzeko aukera ematen dietenak. Guretzat erronka bat da lehenago inor iritsi ez den lekuetara iristen laguntzea.
Zer eskaintzen dugu?
-
Diagnostikoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak eta ebaluazioak.
-
Negoziazio kolektiboa aztertzea eta berdintasunerako eskubidea txertatzea.
-
Zerbitzu espezializatuak aztertzea eta garatzea.
-
Langile publikoen formakuntza orokorra eta espezializatua.
Azken proiektu nabarienak
-
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021-2023 Plan Estrategikoan jasotako diru-laguntzak berdintasun araudira egokitzeko ikerketa.
-
Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziaren Genero Berdintasunerako I. Plana egitea eta ezartzea.
-
EAEko toki-administrazioetako berdintasun-planak.
-
Prestakuntza: Genero-eraginaren ebaluazioetan eta berdintasunaren arloko arau-aurrerapenetan; Komunikazioa Berdintasunean, etab.
Aholkularitza juridiko espezializatua
Gure abokatu eta berdintasun-aholkularien taldea zure esku jartzen dugu berdintasun-araudia diseinatzen, interpretatzen eta betetzen lagun diezazuten. Gure ustez, malgutasunak eta askatasunak helburu hobeak lortzen laguntzen dute eta, horregatik, urteko ordu-poltsa bat kontratatzeko aukera eskaintzen dizugu.
Zer eskaintzen dugu?
-
Urteko ordu-poltsa.
-
Beharren arabera, dedikazioaren malgutasuna.
-
Sektore- eta berdintasun-arloetan espezializatutako beste profesional batzuk izateko aukera, hala nola Maggy Barrère, Santiago Lesmes, etab.
Azken proiektu nabarienak
-
Berdintasunari buruzko aholkularitza juridikoa Galdakaoko eta Oiartzungo Udaletan.
-
Muskizko Udalaren Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua ematea.
Nesken eta emakumeen aurkako indarkeria matxista
Euskal instituzioek beren jarduerak bideratu behar dituzte neskatilak, nerabeak eta emakumeak indarkeria matxistatik libre bizi daitezen.
Zer eskaintzen dugu?
-
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko diagnostikoak eta protokoloak.
-
Jardunaldiak antolatzeko Idazkaritza zientifikoa.
-
Formakuntza espezializatua.
-
Erakundeen arteko koordinaziorako laguntza tekniko eta juridikoa.
-
Jardunaldietan parte hartzea.
Azken proiektu nabarienak
-
Tokiko erakundeek (Berriozar, Sestao, Ansoain, Durangaldea, etab.) emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko protokoloa egitea.
-
Uribe Kostako hainbat kirol-klubetako zuzendari, teknikari eta kirolarientzako formakuntza.
-
Eusko Jaurlaritzak antolatutako ” Indarkeria matxistaren aurreko zuzenbidea: aurrerapenak eta erronkak ” Biltzarra antolatzeko idazkaritza teknikoa; eta Nafarroako Abokatuen Elkargoaren Genero Indarkeriari buruzko Ofiziozko Txandarako Prestakuntza Jardunaldiak.
-
Formakuntza eta hedapena: genero-indarkeriaren biktimen lan-eskubideak; indarkeria matxista eta gizarteratzea; emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arauen eta kontzeptuen aurrerapenak; emakumeen aurkako indarkeriaren arau-esparrua; Haurren, nerabeen eta emakumeen babesgabetasun jurisdikzionala indarkeriaren aurrean; Prozesu judizialak duen eragina sexu-jazarpenak bizi dituzten pertsonengan; kirol esparruan haurtzaroan izaten den indarkeriari aurre egiteko foro europarra; indarkeria matxista kirolariengan, etab.
Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 48. artikuluak ezartzen duenez, enpresek sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena saihesteko lan-baldintzak sustatu behar dituzte, eta berariazko prozedurak ezarri. Prebentzioa funtsezko tresna da horri aurre egiteko, konpontzeko eta desagerrarazteko.
Zer eskaintzen dugu?
-
Erakunde publikoetan eta kirol-erakundeetan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloak diseinatzea.
-
Erakundeetako eta unibertsitateetako langileak prestatzea.
-
Ikerketa-prozedura garatzen laguntzea.
Azken proiektu nabarienak
-
EJIE, EUDEL, udalak eta antzeko erakundeetako aholkularitza konfidentzialak prestatzea.
-
EUDEL-en, toki-erakundeen eta abarren sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloak egitea.
-
EHUko Giza Baliabideen eta Enpleguaren Masterreko lan-ingurunean emakumeen eta gizonen berdintasunerako araudiari buruzko klaseak ematea.
-
Jardunaldi espezializatuetan parte hartzea.
Ekimen aitzindariak
Abella Legalek berdintasunaren arloko ekimen eta proiektu berritzaileetan parte hartzen du.

Ertzaintzako Emakumeen presentzia Sustatzeko I. Plana.
Ekintza positiboko neurrien arau- eta jurisprudentzia-esparruaren azterketa.

Euskadiko berdintasunerako foru-arauen, udal-ordenantzen eta mankomunatu nagusien elaborazioa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021-2023 Plan Estrategikoan jasotako diru-laguntzak berdintasun araudira egokitzeko ikerketa.

Zure Taldekoak Gara: Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek bultzatutako zerbitzua: kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua.

Eskubideak kalean bertan kanpaina. Eskubidea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortua.