Consultoría

BERDINTASUNERAKO TRESNAK

ARAUTEGIAK EGITEA

IDAZKARITZA TEKNIKO/ZIENTIFIKOA

HIZKUNTZAREN  BERRIKUSTEA

Berdintasunerako tresnak

Acompañamos a las organizaciones en sus procesos de cambio y transformación de mirada. En ocasiones la desigualdad es evidente, en otras tratamos de poner luz en lo invisible. Para ello, diseñamos, implementamos y evaluamos herramientas para la igualdad de mujeres y hombres,  adaptadas a las características y necesidades de la organización teniendo siempre presente el fin último de erradicar cualquier manifestación de la desigualdad. Algunos ejemplos:

  • Diagnostikoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak eta ebaluazioak.
Genero-eraginari buruzko txostenak.


  • Indarkeria matxistaren arloko koordinaziorako diagnostikoak eta protokolo instituzionalak..

  • Erakundeetan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko diagnostikoak eta protokoloak.


  • Diagnósticos y protocolos ante el acoso sexual y el acoso por razón de sexo en las organizaciones.

  • Kirolean sexu-abusuaren, sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko protokoloak.

Araudia egitea

Zuzenbidea gizarte osoaren zerbitzura egongo den tresna izan behar da. Beraz, guztion ezaugarri eta baldita indibidual eta kolektiboak begietsi behar ditu, eta ezin izango da bereizkeriarik egin sexuagatik, jatorriagatik, sexu-orientazioagatik, baliabide ekonomikoengatik, dibertsitateagatik, adinagatik eta abarrengatik.



Gure begiradak eta grinak Zuzenbidean dauden hutsuneei aurre egiteko aukera ematen digu, zuzenbidea sortu eta/edo interpretatzeko, gizarte osoaren eskubideak hobetzen laguntzeko.



Berdintasunaren arloko araudia egiten dugu, gure lan-arloekin lotutako azterlan juridikoak egiten ditugu, lege-ferenda proposamenak idazten ditugu eta auzi estrategikoa asmatu eta gauzatzen dugu. Zuzenbidearekin eta/edo berdintasunarekin lotutako kontratazio publikoko prozeduretan balorazio-txosten teknikoak egiten ditugu.



Justiziaren beste ideia bat bultzatzen dugu, eta bertan lan egiten dugunon begirada eraldatzea. Gure muga mentalak eraistea deserosoa da, baina konpentsatu egiten du, aberastu eta askatu egiten gaituelako.



Helburu horiek dituzten sareetan eta lan-espazioetan parte hartzen dugu, hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan.

 

Hona hemen adibide batzuk:

  • Berdintasunerako esparru juridikoa Emakunde – Eusko Jaurlaritzarentzat.
  • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren aldaketari buruzko txostena garatu dugu, bananduen, dibortziatuen eta genero-indarkeriaren biktimen alargun-pentsioei dagokienez. Proiektu honek hainbat ekintza hartu zituen barne: epaitegietako eta auzitegietako auzi estrategikoa, gizarteari zabalkuntza ematea, zenbait artikulu juridiko idaztea eta Madrilen GSINren aurrean negoziatzea.
  • Sexu-delitugileen erregistroa sortzeko txosten juridikoa garatu genuen (Eusko Jaurlaritza – Ertzaintza). Bestalde, sexu-delituei buruzko legeria pena, datuak babesteko legea eta Erresuma Batuko sexu-delitugileen erregistroa azterketu genituen.
  • Gipuzkoako (martxoaren 9ko 2/2015 Foru Araua) eta Bizkaiko (ekainaren 20ko 4/2018 Foru Araua) emakumeen eta gizonen berdintasunerako foru-arauak egin ditugu; baita ere, Euskadiko hainbat udal-ordenantza.
  • Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berditasunerako, aldatzeko ekarpenak landu genituen.
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea onartu ondorengo aldaketei buruzko txosten juridikoa (Nafarroa).
  • Euskadiko eta Nafarroako eragile instituzionalei prestakuntza eskaini genien, berdintasunerako araudia prestatzeko.
  • Generoaren eragina araudian.

Idazkaritza tekniko/zientifikoa

  • Erakundeei aholku ematea eta laneko/kiroleko indarkeriaren adierazpenen aurrean jarduteko eta ikertzeko prozesuak garatu ditugu, hala nola sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.
  • Herritarrei eta erakundeetako langileei aholkularitza juridikoko zerbitzua ematen diegu, presentziala eta birtuala.
  • 2016. urtetik 2024. urtera bitartean, Muskizko Udalaren Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua eskaintzen dugu, batez ere familia eskubidearekin, indarkeria matxistarekin, zuzenbide penalarekin, lan zuzenbidearekin, DBErekin etab-ekin zerikusia duten gaietan.
  • 2018tik 2023ra, ZURE TALDEAK GARA zerbitzua eskaintzen dugu. Kirol arloan sexu abusu esta jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua (Eusko Jaurlaritza eta Basque Team).
  • 2019an, Oiartzungo Udaleko teknikariei aholkularitza juridikoa eman genien aipatutako gaietan.
  • Zuzenbideari eta berdintasunari buruzko jardunaldiak eta biltzarrak antolatu ditugu.

Revisión del lenguaje.

Ediciones Eunateko zuzendari María Oset filologoarekin lankidetzan, arautegiaren eta beste hainbat testuen hizkuntzaren berrikusketak egiten ditugu,  hizkuntzaren erabilera inklusiboa dela bermatuz.

  • Apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen berrikusketa egin genuen.

Impartimos formación sobre la inclusión de la perspectiva de género en la comunicación.

Te ayudamos

Contacta con nosotras