Aurkezpena

HAU DA GURE BIDEA

2006an sortu ginen, familia-zuzenbidean eta indarkeria matxistan espezializatutako abokatu-bulego gisa. Gure abokatu-taldeak arlo horietan prestakuntza eta kaudimen egiaztatua du, bai abokau besala, bai unibertsitateko irakasle gisa.

Berdintasunerako eskuideekin eta gizarte-justiziaren harremanetan dauden interesak defendatzen ditugu.

2008an beste bi lan-arlo garatu genituen: aholkularitza eta formakuntza. 2010etik, Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek homologatutako aholkularitza-enpresa gara, erakundeetan berdintasunerako zerbitzuak eskaintzeko.

Laguntza teknikoa eta juridikoa ematen diegu erakunde publikoei, enpresei eta gizarte-sareari. Gainera, trebakuntza-prozesu espezializatuak diseinatzen eta ezartzen ditugu.

AHOLKULARITZA.
  • Berdintasunerako tresnak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen ditugu, erakunde publikoentzat eta enpresentzat.
  • Berdintasun, azterlan juridiko, lege proposamen eta auzi estrategikoei buruzko arautegiak prestatzen ditugu.
  • Hizkuntzaren berrikusketak egiten ditugu araudi- eta/edo administrazio-testuetan, argitalpenetan, etab.
  • Erakunde publikoetan aholkularitza juridikoaren zerbitzua ematen dugu.
AUZIA.
  • Banantzea, dibortzioa eta deuseztasun zibila.
  • Izatezko bikoteak: neurri paternofilialak.
  • Neurrien aldaketak.
  • Exekuzioak.
  • Guraso-ahala.
  • Ezkontza-itunak.
  • Ezkontzako araubide ekonomikoen likidazioa.
  • Aiton-amonen bisita-eskubideak.
  • Emakumeen aurkako indarkeria matxista: bikotekideak, bikotekide ohiak, familiakoek edo ezezagun batek eragindakoa; edota lan esparruan, kirolean edo edakundeetan gertatzen dena.
  • Bereizkeriaren aurkako zuzenbidea.
FORMAKUNTZA ETA DIBULGAZIOA.
  • Unibertsitateko irakaskuntza.
  • Erakunde publiko eta enpresetako prestakuntza.
  • Hitzaldi eta jardunaldietan parte hartzen dugu.
Mario Benedetti

Me sirve tu futuro, que es un presente libre, y tu lucha de siempre

Lagunduko dizugu

kontaktua