Proiektuak

ABELLA LEGAL

Egiten dugu

Nabarmenak
Kirolean gertatzen den abusu eta sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako laguntza juridiko eta teknikoa.

Erakundea: Eusko Jaurlaritza eta Basque Team/Kirol erakundeak/Ikastetxeak.
Urtea: 2018 – gaurkotasuneraino.
Arloa: Aholkularitza, Zuzenbidea eta Formakuntza.
Proiektua: Kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua. ZURE TALDEAK GARA-ren zerbitzua eskaintzen dugu.

  • Teknikariei eta ukitutako pertsonei laguntza juridikoa eta berdintasunekoa eskaintzen diegu.
  • Sare sozialen bidezko zabalkuntza eta dinamizazioa.
  • Ikastetxeetan eta kirol elkarteetan hitzaldiak ematea.
  • Kirol arloko berdintasun eta indarkeriaren arloko araudia hobetzeko proposamenak.

Foru sektorean emakumeen eta gizonen berdintasuna ezartzen laguntzea.

Erakundea: DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia.
Urtea: 2018 – gaurkotasuneraino.
Arloa: Aholkularitza eta Formakuntza.
Proiektua: DEMAri berdintasunaren integrazioan laguntzea, erakundea eta bere ingurunea emakumeen eta gizonen berdintasunerantz eraldatu ahal izateko.

  • Langileen prestakuntza eta kudeaketa. Beste profesional batzuekin sarean lan egin dugu, maskulinotasunari, komunikazioari, emakumeen jabekuntzari eta parte hartzeko prozesuei buruzko prestakuntzarako.
  • Diagnostikoa, plana eta ezarpena.
  • Berdintasuna programa pilotu batean txertatzeko laguntza.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta/edo emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko arautegiak idaztea. Lege eta ikasketa juridikoen proposamenak.

Erakundea: Gizarte Segurantzako Institutu Nagusia – IVAP – Eusko Jaurlaritza – Eudel – Nafarroako Gobernua – Bizkaiko Foru Aldundia – Gipuzkoako Foru Aldundia – EAEko eta Nafarroako udalak eta mankomunitateak.
Urtea: 2007 – gaurkotasuneraino.
Arloa: Zuzenbidea, Aholkularitza eta Formakuntza.
Proiektua: Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin eta/edo emakumeen aurkako indarkeria matxistarekin zerikusia duten azterlan juridikoak egitea.

  • Gipuzkoako (martxoaren 9ko 2/2015) eta Bizkaiko (ekainaren 20ko 4/2018) foru-arauak, udal-ordenantzak etab. egitea.
  • Euskadiko eta Nafarroako berdintasunerako legeak prestatu edo aldatzeko proposamenak egin.
  • Txosten eta azterlan juridikoak egitea: Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeari buruzko txosten juridikoa; Europan garatu diren sexu-delituen erregistroak aztertu, hemen erregistro horiek sortu ahal izateko; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko nazioarteko, Europako, Estutiko, Autonomikoko eta tokiko arautegiak prestatu. 
  • Propuestas de lege ferenda en Derecho de Familia, Seguridad Social y Derecho e Igualdad: Ley 40/2007, de 4 de diciembre, de Medidas en materia de Seguridad Social.
  • Propuestas de articulado relativo a la igualdad en la negociación coletiva.
  • Politikariak eta udal teknikariak eta hirugarren sektorea eskubideetan eta berdintasunean prestatzea.

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko diagnostikoak eta protokoloak diseinatu eta ezartzea, eta parte hartzen duten eragileak prestatzea.

Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Nafarroako Gobernua – SEPE – Bizkaiko Foru Aldundia – Euskadiko eta Nafarroako udalak eta mankomunitateak.
Urtea: 2007 – gaurkotasuneraino.
Arloa: Aholkularitza eta Prestakuntza.
Proiektua: erakundeei laguntza ematea indarkeria matxistaren aurrean laguntza integrala eman ahal izan dezaten. Prestakuntza prozesu espezializatuen bidez gaitasunak hobetu eta lan tresnak diseinatzen laguntzen diegu.

  • Prebentziorako, arretarako eta koordinaziorako diagnostikoak eta protokoloak prestatzea.
  • Eragile instituzionalen eta gizarte-egituraren eragileen prestakuntza
  • Jardunaldi eta kongresuetan parte hartzea.

Diseño e implantación de protocolos frente al acoso sexual y acoso por razón de sexo en el trabajo y/o en el ámbito del deporte.

Erakundea: Eudel – Gobierno Vasco – Emakunde – Ayuntamientos.
Urtea: 2007 – gaurkotasuneraino.
Arloa: Zuzenbidea, Aholkularitza eta Prestakuntza.
Proyecto: erakundeei laguntzen diegu sexu-jazarpenaren eta laneko/kiroleko sexuagatiko jazarpenaren aurrean arreta integrala eman dezaten. Prestakuntza-prozesu espezializatuen bidez, haien gaitasunak hobetzen dira, eta ikerketa-prozesuak egiteko eta lan-tresnak diseinatzeko gaitasunak lortzen dituzte.

  • Protocolo de prevención y actuación ante acoso sexual y acoso por razón de sexo.
  • Aholkularitza konfidentzialetarako formakuntza.
  • Ikerketa prozesua garatzea eta txostenak egitea.
  • Participación en jornadas.

Udalei laguntza juridikoa ematea eta Udal Zerbitzu Juridikoa ematea.

Erakundea: Muskiz eta Oiartzungo Udalak.
Urtea: 2016 – gaurkotasuneraino.
Arloa: Zuzenbidea.
Proiektua:

  • Aholkularitza juridikoa teknikariei, politikariei eta herritarrei. Beste baliabide batzuekin koordinatzea.
  • Udalaren zerbitzu juridikoa orduen poltsaren bidez edo lehiaketa publikoaren bidez kontratatzen da.
  • Familia-Zuzenbidea, Indarkeria Matxista, Zuzenbide Penala eta beste batzuk (DBE, Ezintasunak, etab.) landu dira nagusiki.